Udalak eta Euskara ari du elkarteak hitzarmena sinatu dute Hernanin 2018an zehar garatzen ari den egitasmoa diruz laguntzeko. Euskara ari du izeneko egitasmoaren helburua da herriko esparru desberdinetan (kalean, familian, lan munduan, lagunartean...) euskeraren erabilera areagotzea. Elkartea sortu berria da, hain zuzen ere, urtebeteko egitasmo hori garatzeko, eta egitasmoa dinamizatzeko pertsona bat hautatu eta kontratatu da. Udalak, hitzarmen honetan jasotakoaren arabera, elkarteari 40.000 euroko dirulaguntza emango dio.