Janari bilketarekin batera egutegiak salgai, laguntza lortzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 26a, 01:00

Sahararren errefuxiatu kanpamenduetara janaria bidal­tzeko XIV. Euskal Karabana kanpainak martxan jarrai­tzen du, eta laguntza gehiago lortzeko, egutegiak ere salgai jarri zituzten. 
Baten bat nahi du­enak udalarekin jarri behar du harremanetan marijo-m@hernani.eus helbidean, 943 33 68 02 telefonoan edo Aristizabal edo Plaza Femi­nistako 7 zenbakian. Egute­giek zazpi euro balio dute.

Jakiak eta garbitasun ­gai­ak, biltzen
Bestetik, janari bilketa ez da eten. Udal liburutegian, Bi­te­rin, eta herriko ikastetxeetan janari bilketarekin jarraitzen dute. Urtarrilaren 31era arte iraungo du bilketak gune hauetan. 
Otsailaren 2an eta otsailaren 3an, goizez, Hernaniko supermerkatuetan ere jakiak eta garbitasun gaiak bilduko dira. Karroa bertan egongo da herritarrek utzi ditzaten; arroza, pastak, lekaleak, azukrea, sardinak oliotan, hegaluzea oliotan, baita konpresak ere. Otsailaren 24rako denak prest egon behar du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!