Hondakinen tasa hiruhilekoa, aurrerantzean

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 26a, 01:00

UDALAK jakinarazi du hon­dakinen udal tasa iazko bera izango dela aurten, baina ur­te­an bitan ordaindu beha­rrean, hiru hilabetero ordain­du­ko dela hemendik aurrera (lau ordainagirirekin).
Bestetik, 2018ko tasa eta zergen egutegi fiskala etxee­tara banatuko da aste hone­tan. Hernaniko Udalaren 2018ko tasen eta zergen egu­tegi fiskalean aldaketa baka­rra izango da; hondakinen ta­san, hain zuzen ere. 

Lau kuota, biren ordez
Orain arte, hondakinen tasa erresi­dentziala eta landalu­rre­koa bi kuotetan ordaintzen zen; he­mendik aurrera, ordea, diru kopuru bera izango da baina hiru hilabetean behin ordain­duko dute herritarrek (urtean lau aldiz, alegia).
Aldaketa horren arrazoia da Udalak, aurtengo urtarri­lean hartu duela bere ga­in Her­naniko industria-poli­­go­no­etan sortzen diren hon­da­kinen kudeaketa. En­pre­­sei tasa hiru hilabetean behin kobratzen zaie eta tasa guz­tien kobraketa batera egi­teko helburuz, hiri-honda­ki­ne­na ere hiru hilean behin kobratuko da.
Lehen ordainagiria orda­in­tzeko epea otsailaren 5etik mar­­txoaren 9ra artekoa da.

Onura fiskalak, mantendu
Bestalde, onura fiskalak mantendu egingo dira (fami­liaren diru-sarreren arabera, tasaren %50 edo %100­ekoak izan daitezke)-
Helbideratuta dauden erre­zi­boak baimendutako kon­tuetan kargatuko dira, boron­­datezko epearen amaieran. Helbideratu gabeak posta arrun­taz bidaliko dira helbide fiskalera. Erreziboa jaso eze­an, kopia bat eskatu be­harko da Herritarren Harrera Zer­bitzuan.

 

UDAL TASAK-ORDAINTZEKO EPEAK

- Ur saneamendua. 2017ko 3garren lauhilekoa; otsailak 1-martxoak 9. 2018ko lehenengo lauhilekoa; ekainak 1-uztailak 13. 2018ko bigarren lauhilekoa; urriak 1-azaroak 9.
- Hondakinak. 2018ko lehenengo hiruhilekoa; otsailak 5-martxoak 9. 2018ko bigarren hiruhilekoa; maia­tzak 7-ekainak 8. 2018ko hirugarren hiruhilekoa; abuztuak 6-irailak 7. 2018ko laugarren hiruhilekoa; azaroak 5-abenduak 10.
- Ibilgailuak. Urtekoa; otsailak 21-apirilak 6.
- Ondasun higiezinak. Urtekoa; maiatzak 2-uztailak 2.
- Badoak. Urtekoa; ekainak 1-uztailak 13. 
- Ekonomi jarduerak. Urtekoa; urriak 1-azaroak 12.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!