Umore beltza ekarriko dute larunbatean, Astigarragako kultur etxera. Arratsaldeko 20:00etan hasita, Hozkailua antzezlana eskainiko du ArteDrama konpainiak, Ander Lipus eta Patricia Urrutia aktoreen eskutik. Unai Iturriagarena da testua.
Punkak izan ziren bi protagonistak, lagun minak. Bakoitzak bere bidea egin du gerora, baina Jimmyren heriotzak batu ditu berriro. Hozkailu batean sartuta ekarri dute bere gorpua Euskal Herrira, zin egin ziotelako jaioterrian lurperatuko zutela. Ez zioten galdetu, ordea, nongoa ote zen...
Sarrerak salgai daude dagoeneko, kultur etxean eta www.astigarraga.eus webgunean. Helduek 6 euro, adin txikikoek 3 euro.