Taldekako txapelketan pasa den asteburuan erabaki ziren etziko finalean zein talde ariko diren. Olaberria eta Lasarteko bolatokietako tiraldietan erabaki ziren lau finalistak eta hauek, Ategorrieta, Zelaiondo, Txoritegi eta Santa Kruz izan dira. Ur Mia gertu geratu zen baina ez zuen sailkatzerik lortu, ezta Elur Txori eta CD Hernanik ere.
Hala ere Olaberriako tiraldian Ibon Miner bolari ereñotzuarra gailendu zen 48 brilakin. Finala Seguran jokatuko dute, bihar, goizean eta arratsaldean, lau talde finalistek.
Bestetik, igandean bikotekako txapelketa hasiko da. Bi taldetan banatu dira. A taldekoek Zerainen dute sailkapeneko lehen tiraldia eta B taldekoek Urnietan dute. Bertan izango dira Ur Mia, CD Hernani eta Elur Txoriko bolariak. Finalerako bidean hiru sailkapen jardunaldi izango dituzte eta finala Añorgan jokatuko da otsailaren 24an.