Turismoa nola landu zehazteko asmoz, eta turismoko plan estrategikoa osatzeko helburuarekin, hausnarketa prozesua jarri du martxan Hernaniko Udalak, turismoaren inguruan. Lehen bi bilerak asteartean egin zituen, turismoaren sektorekoak diren edota lotura izan dezaketen enpresa pribatuekin eta herritarrekin.
Gaurko bilera atzeratu egin da otsailaren 5era. Hernaniko sagardogileak eta sagardo elkarteak deitu dituzte horretara, baina hamabi egun atzeratu da. Orain hirugarren bilera, urtarrilaren 29an, astelehenarekin, sektore publikoarekin egingo dute. Bilera horiek izango dira prozesuaren aurreneko pausoa; diagnostikoa egiteko, hain justu ere.