‘Igelak’ pelikula, gaur Sandiusterrin

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 25a, 01:00

Dobera Euskara Elkarteak, Zi­nea Eus­karaz! saioak berres­kuratuko ditu hileko azken ostegunetan. Au­rreko urtean hasi zuen eki­mena. Hilabete ba­ka­rrean, hi­ru astetan segi­dan pantaila haun­dian peli­kula bat eus­keraz eta debalde ikus­teko au­kera eman izan du. Aur­ten, ordea, hilero eman­­go du au­kera, hileko azken oste­gunero.

Patxo Telleriak zuzendutako pelikula
Aurreneko saioa gaur izango da; 18:30etan, Sandiusterrin, Patxo Telleriak zuzendutako Igelak ikusi ahal izango da.
Protagonista nagusia Pello, ban­ku sukurtsal bateko zu­zen­­­daria, delitu ekono­miko­en­gatik atxilotu dute. Bere na­gusiak ere inplikatuta dau­den arren, bakarrik utziko du­te jus­tiziaren aurrean. Salduta da­goela kontura­tzean, ihes egitea erabakiko du.
Dirurik eta dokumen­ta­zio­rik gabe, familia eta lagu­nik gabe, Pellok bere iden­titatea ordezkatuko du, ezkutuan jarraitu ahal izateko.
Iragan faltsu horrekin eta patuaren kapritxo bategatik, erreza egingo zaio Pellori Desahuziatuen Elkarte batek okupaturiko etxe batean ba­besa topatzea. 
Bere kide be­rrien kon­fi­antza berega­na­tuko du, asmo bakar batekin: haien diruaz ja­betu eta atzerrira alde egi­tea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!