Hernaniko EAJ-PNVk mozio bat aurkeztuko du datorren plenoan «poluzio edo kutsadura mota desberdinak murriztu nahian». Alderdi jeltzaleak Langile ikastolako guraso batzuren egonezinaren berri eman nahi du, Laubidetako ikastetxean beraien seme-alabek jasaten duten zarataren inguruan. «Zihurtatu digute, aurreko legealdian Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatu zitzaiola, GI-2132 errepidean, sortzen den zarataren aurkako panelak jartzea edo irtenbide bat ematea poluzio akustikoaren aurka. Aldundiak ez zuen aldeko erantzunik eman. Eskakizuna, ikastolaren partetik, berriz egin zen legealdi berria hasi zenean eta EAJ-PNV sartu zenean Bide Azpiegituretako departamentuan, eta departamentu honek azterketa bat egiteko konpromezua hartu zuen, eta behar bazen, proiektua idaztearena».
Errealitate hori behin ezagututa Hernaniko EAJ Bide Azpiegituretako departamentuarekin kontaktuan jarri da eta «baieztatu digute behin azterketa egin eta gero, proiektua ia amaiturik dagoela. Langile ikastolarekiko Bide Azpiegituretako departamentuaren konpromezua bete dela ikusita: Udaleko plenoak Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzen dio: Langile ikastolako geletan zarata murriztuko duen proiektua gauzatzea».