Asteburu honetan hasita, apirilaren 28ra arte luzatuko da aurten 2018ko txotx denboraldiko autobus zerbitzua. Iaz ezarri zuten aurreneko aldiz, Udalak eta Behemendi elkarteak elkarlanean, eta aurten errepikatzea erabaki dute. Joateko, Donostiako Ibilbidetik aterako da autobusa, eta handik, hamahiru sagardotegietara egingo ditu joan-etorriak: Larrarte, Etxeberria, Oyarbide, Sarasola, Artola, Gurutzeta, Bereziartua, Irigoien, Mina, Zapiain, Astarbe, Alorrenea eta Petritegi. Astean zehar, gauez egingo dute ibilbidea, eta larunbatetan, eguerdian eta gaueaz. Igandetan ez da zerbitzurik izango.