Denetatik egon zen pelotari hernaniarren emaitzetan, pasa den asteburuan. Ojuel eta Gorrotxategik finalerdietara sailkatzea lortu zuten Lezamako Torneoan, 22-21 Zabala eta Ruiz errioxarrak garaitu eta gero. Ez zuten zorte bera izan Azketa eta Eneko Azpitartek, Herriaren Torneo ospetsuan. Finalerdietan 22-17 galdu zuten Labaka eta Telletxearen aurka.
Infantilak indar betean
Euskal Herriko txapelketa ofizialetan, bi partiduak galdu ziren. Alde batetik, Pagola eta Lizeagak Eple-ren aurka Galdakaon eta bestetik, Cisneros eta Labakak Gaztelekuren kontra Hernanin bertan.
Gipuzkoako Txapelketan infantilen lan ona goraipatu behar da. Lau partidu irabazi ziren eta bi galdu: Jara-Etxarri, Arluziaga-Martin eta Manterola-Deskarga bikoteek partidu denak irabazi dituzte orain arte.
Alebinetan Txintxurreta eta iturbek ere ez dute porrota ezagutzen. Hala ere, partidu bakarra irabazi zen maila honetan eta lau galdu.
Udaberri Txapelketan, Uitzi eta Perurena kadeteak eta bigarren mailako Urra eta Larrañaga jubenilak partidu guztietan gailendu dira.
Hernani-Irurtzun, asteburuan
Hernaniko pelotarentzat egun garrantzitsua izango da igandekoa. Hernanik Irurtzun taldearen aurka jokatuko du kluben arteko Euskal Herriko txapelketa nazionalean.
Beotibarren jokatuko dute, 17:30etan, eta hiru partidu jokatuko dira. Lehenengo partiduan Ojuel eta Lansaloten aurka ariko da, lau t’erdikoan. Bigarrenean, frontoi osoan Lizeaga hernaniarrak Ongayren kontra jokatuko du. Azken norgehiagokan, binaka, Arrieta eta Azpitarte, Olazabal eta Bergeraren kontra.