Sahararen aldeko janari bilketa jarri dute martxan aurten ere, Astigarragan. EH Bilduk antolatu du, eta Herri Eskolak ere bat egin du ekimenarekin. Hori horrela, herriko hainbat komertziotan eta ikastolan bertan izango da aukera, elikagaiak emateko, gero Tindoufeko errefuxiatuen kanpalekuetara bidaltzeko.
Larunbatera arte izango da aukera, laguntzeko: arroza, lekaleak, pasta, hegaluzea eta sardinak oliotan, konpresak eta azukrea.