Landutako puntua Mundarrok, Berion

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 24a, 01:00

Lehia, intentsitatea, oreka... Denetik izan zuen igandeko partiduak, Berion; eta pun­tu­ak banatu zituzten azkenean, San­to Tomas Lizeoak eta Mun­darrok (1-1), Erregional Prefe­ren­te­en mailan. Ondo landu­tako berdinketa lortu zuten asti­gartarrek, kontrario zuzen baten zelaian.
Hasieratik izan zen borro­katua partidua, eta ondo ze­lai­ratu zen Mundarro, kon­tzen­tratuta: baloia ez zute­ne­an hutsune gutxi utziz, eta era­soan min eginez.
Lan polita egin zuten mo­re­ek, 30garren minutura arte: korner batean huts egin, eta bakarrik errematatu zuen kontrario batek, area txikian, aurreneko gola egiteko. Gau­zak berehala itzuli ziren bere onera, hala ere: handik bi mi­nu­tura, bere atean sartu zu­ten gola donostiarrek, eta bana­ko­arekin iritsi ziren atsede­nera.
Bigarren zatian, berdintsu joan ziren gauzak, nekea su­ma­tzen hasi ziren arte. Ordu­an, erotu egin zen partidua, eta hutsuneak agertu, baina emaitzak ez zuen aldaketarik izan, mar­ka­gailuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!