Bihar egingo dute otsaileko literatur solasaldia, euskeraz, Ane Mayozek gidatuta. Arratsaldeko 19:30etan izango da, liburutegian, eta Juan Mari Irigoienen Babilonia liburua aztertuko dute. Etzi eta ordu berean, gazteleraz, Amaia Garciak Petros Markarisen Liquidación final liburuarena egingo du. Bai bata eta bestea Udal Liburutegian egingo dira.