Grisaren ordez, Sevillako kolore berezia

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 12a, 01:00

Larunbatean  euriak arnas pixka bat eman zuen, baina atzo berriz ere protagonista nagusi bilakatu zen. Honela, Ttarla Dantza Taldearen eta Inmakulada ikastetxearen kon­­partsek jasan behar izan zuten ibilbidean. Horrek ez zituen partaideak kikildu. Alderantziz, irten baino lehen «egu­raldi antzeko edo okerra­go­arekin ere irten izan gara», zioen partaide batek. Eguraldi txarrari aurre egiteko modu­rik hoberena dantza eta salto egitea da eta horrelaxe egin zu­ten bi karrozek.
Aurretik, Inmakulada ikas­tetxearen baserria. Ikasle eta ira­kalseak animali eta base­rri­tarrez mozorrotu ziren eta ko­­lore ederra hartu zuten erdiguneko kaleek, Urbietatik hasi eta Plazaraino. Puri-purian da­­uden abesti guztiak dan­tza­tu zituzten, eta Ttarla Dantza taldekoek gainera kolore berezia eman zioten Hernaniri. Lainoen margo  grisa Sevillako eta sevillanen kolore bereziekin ordezkatu zu­ten. Eskuak astindu eta abes­tiak dioen bezela Sevillak kolore berezia du.
Arratsaldean musikaren txanda izan zen eta kaleak alai­tzen txaranga eta Her­nani Musika Eskola Publikoko triki­tilariak ibili ziren.

Gaur berriz, egitaraua indartuta dator
Bihar, sardinaren ehorz­ketak itxi ohi du inauteria ofizialki, baina festaren azken eguna benetan gaur biziko da. Ekitaldi ugari daude progra­matuak: axeri dantza, zezen txiki eta poniak, kulkir haur jolasak, erraldoi eta buru­handiak, puzgarriak... izango dituzte gotzatzeko goizean hasi eta arratsalderarte. Hori bai, denak zerura begira jarriko dira, nahiz eta festa ez zapuztu.

GAURKO EGITARAUA
09:00: Diana. ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoa.
10:00: Axeri Dantza gaztetxoentzat.
11:30: Haurrentzat poniak eta zezen txikiak Latsunbeberri auzoan.
12:00: Kulki haur jolasak Atsegindegin.
16:00: Erraldoi eta Buruhandiak. Kriskitiña dantza taldea eta ‘Hernani Musika Eskola Publikoko dultzaineroak.
17:00: Gaztetxoentzako puzgarriak Atsegindegin. 8 urtetik gora.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!