Etzi abiatuko dute, ostiralarekin, Santiomendi-Landarbaso inguruneari buruzko hausnarketa, bertako paisaiaren ekintza plana garatzeko.
Murgia Jauregian egingo dute aurreneko jardunaldia, gaiaren inguruan. Egun osoko saioa izango da, 10:00etan hasi eta 20:00etara arte.
Izenematea, doan
Bertan parte hartzea doakoa izango da, baina aurrez eman behar da izena. Gainera, 60 partehartzaile izan daitezke, gehienez ere. Fundicot elkartearen web orrian apuntatu behar da: www.fundicot.org. Informazio gehiago jasotzeko: astigarraga.1jp@gmail.com edo 943 22 39 63.
Jardunaldian zehar, arlo ezberdinetako adituek zazpi aurkezpen edo hitzaldi eskainiko dituzte, eta hizlariekin eztabaidatzeko tartea ere izango da. Kaferako eta bazkarirako egingo dute atseden bana.
Eusko Jaurlaritzak aukeratu zuen Santiomendi-Landarbasoko paisaiarako ekintza plana gauzatzeko proposamena, 2015-2016 deialdian.
JARDUNALDIAREN EGITARAUA
10:00-10:40, Jardunaldiari hasiera ematea. Zorione Etxezarraga alkatea, Ignacio De la Puerta, Antonio Serrano eta Itxaro Latasa.
10:45-11:35, Paisaia EAEko lurralde antolamenduaren gida-lerroetan; Donostialdea-Bidasoa Beheko paisaiaren katalogoa eta zehaztapenak. Jesus Maria Erquicia eta Victoria Azpiroz arkitektoak.
11:40-12:00, Kafea.
12:05-13:10, Santiomendi-Landarbaso Korridorearen Paisaiarako Ekintza Plana. Izaskun Txintxurreta nekazal ingeniari teknikoa, Raoul Servert geografoa eta Peio Lozano geografian doktorea.
13:15-13:45, Hizlariekin eztabaida.
14:00-15:50, Bazkaria.
16:00-16:30, Paisaia eta jasangarritasuna; Aldaketa globalaren aurrean erronkak. Antonio Serrano, bide, ubide eta portuetako ingeniaritzan doktorea.
16:40-17:10, Paisaiari buruzko politikak eta esperientziak Katalunian. Pere Sala i Marti, Kataluniako Observatori del Paisatgeren zuzendaria.
17:20-17:50, Paisaiari buruzko politikak eta esperientziak Valentziako erkidegoan. Joaquin Farinós, Valentziako Unibertsitatearen Eskualdeko Analisi Geografikoaren arloan katedraduna.
18:00-18:30, Paisaiari buruzko politikak eta esperientziak Galizian. Manuel Borobio arkitektoa.
18:40-19:10, Babesguneak, paisaia naturala eta kulturaren baliabide artikulatzaileak. Rafael Mata, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan Eskualdeko Analisi Geografikoaren arloan katedraduna eta Europarc-Espainiako lehendakaria.
19:15-19:45, Hizlariekin eztabaidatzeko txanda.
19:45-20:00, Amaiera ekitaldia.