Euskal Sagardoa jatorri deitura aurkeztuko diete gaur, ostalariei

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 24a, 01:00

Martxan da txotx denboraldi berria, eta sagardo berriaren uztarekin batera, iritsi da Eus­kal Sagardoa jatorri deitura­ren bigarren uzta ere.
Astigarragako ostala­riekin jarri dute zita gaur, jatorri dei­tura aurkezteko, eta beraien kezkak eta beharrak ezagutze­ko. Gure Izarra elkartean izan­go da, goizeko 09:30etan hasi eta 10:45etara arte.
Bertan, Euskal Sagardoari buruzko azalpenak emango dizkiete, aurkeztuko diete zein material daukaten ostalariek eskura (botilak eustekoak, es­kantziadoreak, pegatinak...), eta dastaketa txiki bat ere egin­go dute, zenbait sagardo­te­gi­tako Euskal Sagardoarekin.
Gainera, jaso nahi dituzte ostalarien inpresioak, kezkak, beharrak eta ideiak.

Gure Izarra elkartean aurkeztuko dute Euskal Sagardoa, gaur 09:30etan hasita.

Aurreko urtean abiatu zen Euskal Sagardoaren proiektua, eta dagoeneko 48 sagardotegi daude barruan; 13 berri sartu dira aurten. Tartean dira, Asti­garragako 12 sagardotegi: Alo­rrenea, Astarbe, Bereziartua, Etxeberria, Gartziategi, Guru­tzeta, Ipintza, Irigoien-Herrero, Larrarte, Lizeaga, Petritegi eta Zapiain. %100 bertako saga­rra­rekin egindako sagardoa da Euskal Sagardoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!