Saio berezia izango da larunbat honetan, Norberto Almandoz musika eskolan. Haurrentzako kontzertu didaktikoa eskainiko du Sugar boskoteak, Esther Iñiguez musika eskolako irakaslearekin batera: Intxaur hauskailuaren ipuina, musikaz kontatua.
Arratsaldeko 17:00etan izango da hori, musika eskolako areto nagusian. Kontzertuan, egurrezko bost haizezko instrumenturekin ariko da boskotea; eta istorioa jarraituz, haurrek bost instrumentuak ere ezagutuko dituzte.
Ipuin musikatua entzuteko sarrera, irekia eta doakoa izango da.