Institutuko ikasleak Londonen egon dira

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 23a, 01:00

Hernani BHI-ko Batxiler­go­ko ikasle talde bat, Ingeles min­tegiko Erasmus+ koor­dina­tzai­learekin eta zu­zendariarekin Lon­donen izan dira bost egun, Erasmus+ proiek­tuko bost­garren topa­ke­tan. 
Batzorde europarretik fi­nan­­­tzatzen den proiektu ho­nek Europako lau herrial­deetako eskolekin elkarlanean aritzeko aukera ematen dio Hernani BHI-ri, oraingoan, Highgate Wood Secondary School,-en.  Bi urteko proiektu honekin ikasleek Italia, Fin­landia eta Londreseko eskolak ezagutzeko aukera izan dute eta aurrerago Errumaniako eskolak ezagutuko dituzte.
Proeiktuaren gaia Building European Wellness in Learning for Life - Be Well da. Hau da Europar Ongizatea Eraikitzen Bizitzarako Ikasi - Izan On.
Proiektuko helburu nagu­siak hauek dira: ikaskuntza- ira­kaskuntza teknika berri­tzai­leen kalitatea hobetzea; ongizatea hobetzea, ekimen inklusiboak bultzatuz; identi­tate europarra garatu herri­alde bakoitzeko ezaugarriak ezagutuz. Oraingo honetan London­eko­ eskolan ikasleekin elkar­lanean aritzeaz gain, hiria bisitatzeko aukera ere izan dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!