Gaur hasiko dira sendotza edo konfirmaziorako topaketak, 19:30etan, Donibane-gunean (Tilosetan) 18 urtetik gorakoentzat. Pentekoste bezperan, maiatzaren 19an, sendotzako sakramentua hartu ahal izango dute parte hartzaileek. Deialdia Astigarraga-Hernani eta Urnietako parrokietatik (Urumea Harana Pastoral Barrutia) egiten da.