Hernani Ezagutuz egitasmoaren barruan, hernaniar askorentzat aski ezaguna den mendi-buelta egin zuten igande goizean Mendiriz Mendi elkarteko kideek. Plazan elkartu ziren eta Santa Barbarara, Lasarterekin muga egiten duten bideetatik pasata, hiru ordutan 7 km-tako buelta egin zuten. Adin guztietako 30 bat lagun bildu ziren giro ezin hobean.