Euskaltegietan matrikulatzeko epeak zabalik jarraitzen du

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 23a, 01:00

Hernaniko euskaltegietan matrikulatzeko epea oraindik ere zabalik dago. Urtarrila­rekin batera zabaldu zuten, bai Hernaniko AEKn eta Udal Euskaltegian.
Udal Euskaltegian, berriz, ikasleek aukera izango dute, dagoeneko sortuta dauden taldeetan sartzeko. Horretara­ko, euskaltegian bertan gal­de­tu dezakete, eta informazioa eskatu: Karobieta auzoa 63ko lokalera jo, 943 33 18 96 tele­fo­nora deitu, edo emaila idatzi, euskaltegi@hernani.eus.
AEKn, ateak zabaldu dizki­e­te, batetik, HABE azterketan izena emateko asmoa dauka­tenei, euskaltegian bertan daukatelako aukera, azterketa prestatzeko. Eta bestetik, baita euskera praktikatu eta hobetu nahi dutenei ere: «talde giro ezin hobea topatuko duzue, mintzapraktikarako aukera, eta Zilegi Eskoletan parte hartzeko parada», animatu dituzte ikasleak, apuntatzera.
Horretarako, hiru aukera daude: Hernaniko AEKren lo­ka­lera (Larramendi 11, behea) jo dezakete, telefonoz deitu 607 592 864 zenbakira, edo bidali mezua hernani­@aek.­eus helbide elektronikora. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!