Txikitako lagunekin gaztelaniaz egiteko hartutako ohitura aldatu eta euskeraz egitea; euskera ikasteko prozesuan laguntzeko, gaztelaniaz erantzun arren euskeraz egiteko eskatzea; edota alderantziz, gaztelaniaz egiten duenari, ulertzen duen heinean, euskeraz erantzutea. Horietxek dira hainbat herritarrek hartu dituzten erronkak, www.euskaraaridu.eus webgunean adierazi bezala.
Otsailaren 3an hasiko da, astebetez euskerari eusteko erronka. Abendura arte, nahi den astea aukeratu daiteke, parte hartzeko.
Otsailaren 3an hasiko da, 2018 urte osoa hartuko duen erronka: hernaniarrei astebetez euskerari eusteko luzatu zaiena.
Nork bere neurrira egokitutako erronka zein den pentsatu eta horri heldu beharko dio. Otsailean hasi nahi duenak izenematea irekita dauka 673 926 133 telefonoan, Larramendi kaleko lokalean edo www.euskaraaridu.eus webgunean.