Kiroldegia lepo, gimnasia erakustaldiarekin gozatzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 22a, 01:00

Ikasturte honetan orain arte ikasitakoa praktikan jartzeko, erakustaldia egin zuten atzo Hernani Gimnastika Klubeko gimnastek. Bakarka nahiz taldeka, gimnasia erritmikoa edota akrobatikoa egin zituzten, esku hutsez, edo tresnaren batekin. Dozenaka izan ziren erakustaldiak, eta milaka, kiroldegiko harmailak lepo bete zituzten ikusleek egindako txaloak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!