Aldaketak gaurtik, herri barruko autobusean

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 22a, 01:00

Azken egunetan iragarritako aldaketak gaur jarriko ditu martxan Udalak, herri ba­rru­ko autobus zerbitzuan. «Auto­bus urbanoaren erabilera ain­tzat hartuta» egingo ditu mol­da­keta hauek, «goizeko or­du­te­gian ikastetxeetako sarrera orduak, medikuen txandak eta  hiriarteko autobusekin lo­turak bermatu asmoz». Aurreko egunetan oharrak jarri ditu geltokietan.

Ordua aurreratu, eta autobus berri bat
Aldaketa bat ordutegian egin da. Orain arte 07:45etan eta 08:25e­tan ateratzen ziren au­to­­busak bost minutu aurre­ra­tuko dira; 07:40etan aterako da Karabel-Etxeberri-Antziola-Atse­gindegi-Txantxilla-Insti­tu­tua egiten du­e­na, eta 08:20e­­tan, Atse­gindegi-Etxe­be­rri-Antziola-Atsegindegi-Txan­txilla-Atse­gindegi egiten duena. 
Beste aldaketa da, 08:05etan Ziku­ña­­gatik aterako dela beste autobus bat, Ziku­ña­ga-Etxe­berri-Antziola-Atse­gindegi-Txantxilla-Atsegindegi egiteko.
Bestalde, 2017 bukaeran pro­ba moduan ibilbideetan egin­dako aldaketak finkatu egingo dira: 08:35-08:50, Atsegindegi-Etxeberri-An­tziola-Zinkoenea-Portu, eta 08:50-09:02 Portu-Aka­rregi-Zin­koenea-Atse­gin­degi-Txantxilla-Atsegindegi. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!