Ezer gutxi egiteko aukera izan zuen atzokoan Hernanik, Alacanteko La Vila taldearen kontra. Aurkari zuzenak izanik, salbazioa lortzeko garrantzitsua zen garaipena, bi taldeentzat, eta Hernanik ezin izan zion eutsi etxean eroso jokatu zuen La Vilari.
Hasieratik, atzetik
Giro eguzkitsua eta epela egiten zuen El Pantano zelaian. La Vilakoak gustora, zelaian ondo kokatuta hasi ziren jokatzen, eta baita ondo baino hobeto hasi ere! Zazpigarren minutuan lortu zuten etxekoek aurreneko entsegua. Ez zuten transfromatu, ordea, eta berehala erantzun zuen Hernanik, zigor kolpe batekin 25garren minutuan.
Hernaniarrek argi zuten borrokara atera zirela, eta etxekoak estutzen saiatu ziren. Atsedenaldira, baina, bost eta hirukoarekin iritsi ziren.
Bigarren zatian tentsioak, indarrak eta irabazteko grinak gora egin zuten, eta hernaniarrek ezin izan zioten eutsi. Denboraren erdialdera iristerako, La Vilak bi entsaio lortu zituen, eta horietako bat transformatu. Azken bost minutuetan beste entsaio bat egin eta transformatzea ere lortu zuen.
Hernanik, ohi bezala, azkenera arte borrokatu zuen, eta azken minutuan egin zuen entsaioa, markagailua 24(b)-8 uzteko.