Bosgarren Romero, Espainiako Kopan

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 17a, 01:00

Espainiako Koparen hirugarren jardunaldia jokatu zuen aurreko asteburuan Jaime Romero astigartarrak. Nahiz eta aurreneko proba ez jokatu, asteburu honetako lan onari esker, bosgarren egitea lortu du; Francesc Bennasar balearra izan da garaile. Larunbatean eta igandean izan ziren probak: lehenengo egunean, laugarren izan zen scra­tchean, eta bosgarren, puntuaketan; eta igandean, laugarren tempoan, eta bosgarren, kanporaketan. Horrela beraz, hirugarren jardunaldiko podiumera igotzea lortu zuen Jaime Romerok, hirugarren izanda; eta bosgarren kokatu zen, sailkapen orokorrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!