Hezkuntza Eskolan; Hirigintza Barneratzaileaz arituko ziren, pasa den ostegunean udaletxeko Areto Nagusian. Hamar herritar inguru hurbildu ziren hitzaldira. Pertsonen neurri eta beharretara egokitutako hiriak egin behar direla entzun zen bertan. Eta galdera desberdinak erantzuten saiatu ziren koordinatzaileak. «Nork egiten ditu hiriak? Norentzat? Posible al da neutrotasunaren bitartez bidezkoa izatea?» izan ziren esaterako galderetako bi.