LARUNBATEAN, urtarrilak 27, ate irekien jardunaldia antolatu du Mondragon Unibertsitateak Hernanin, Orona Ideon, dagoen campusean. Campus honetan ondorengo ingeniaritzak eskaintzen dira: Energiaren Ingeniaritza eta EkoTeknologia Industrialen Ingeniaritza. Energia sortu eta kontsumitzeko modu berriak ezagutzeko eta martxan jartzeko proposamena egiten du Energiaren Ingeniaritza Graduak. Eta edozer gauza fabrikatzen ikasten da Prozesu Industrialetako Ekoteknologien Ingeniaritza Graduan. Edozer, baina ez edozein modutan.
Jardunaldia 10:30etan hasiko da eta titulazioetako azalpenak emateaz gain, instalazioak bisitatu ahal izango dira eta gaur egungo ikasleek ere zer nolako proiektuetan lan egiten duten azalduko diete bertaratzen direnei.
Batxilergoa eta goi mailako zikloak amaitzen ari direnentzat
Batxilergoa edota goi mailako zikloak amaitzen ari direnentzat saio erabilgarriak izaten dira ideiak argitzen laguntzen baitie. Informazio gehiago eta jardunaldirako izen ematea: www.mondragon.edu edo 608 760 252 telefonoan.