Asteburuan nahikoa danbor astindu dute donostiarrek, baina Hernanin ere izan da festarekin bat egin duenik. Atzietaseko Pataterarenean, behintzat, imaginaziorik ez dute falta, eta koadrila eder bat jarri zuten San Sebastian martxa eta Sarriegiren hainbat doinu jotzen. Belarriak erne tente jarriz gero, danbor hots eta burrunbak entzun zituenik ere ba omen dago!