Aurtengoa hogeita laugarren edizioa du, aldiro Garin tabernan jokatzen den Tabernetako Bertsolarien Txapelketak, eta berezia izan da, aurreko edizioekin alderatuta. Izan ere, bi kanporaketa jokatu dira, gaurko finalaren aurretik. Giro bikaina jarri dute saio horietan, bai Hernaniko eta baita inguruko herrietatik etorritako bertsolariek.
Gaurko finalean, horietatik 15 ariko dira nor baino nor, afalondorenean, 22:00ak inguruan hasita: Aiartza, Aiert, Aingeru, Alkorta, Andriu, Barrenetxea, Estitxu, Haritz, Iñigo, Mingo, Notayo, Oxan, Piquer, Tturko eta Xapo. Lehiarik ez da faltako, eta seguru Barrenetxeak saiakera egingo duela hirugarren txapela ere lortzeko, iaz bigarrena lortuta, baina ez diote erraz utziko.