Urte berri bat hasten denean, askok eta askok egiten dute urte berriaren asmoen zerrenda, eta horien artean, egoten da maiz gehiago irakurtzearena, edo irakurtzen jarraitzearena. Eta horiei zuzenduta prestatu dute zerrenda hau Udal Liburuko arduradunek, erabiltzaileen iritzien laguntzarekin.
‘Kutunenak 2017’ gidan
Hain zuzen, gomendio horiek jasoko ditu Kutunenak 2017 irakurketa-gidak, laster kaleratuko dutenak; horiek guztiak, beraz, Liburutegian daude eskuragarri eta eLiburutegian baldin badaude, jakinaraziko dute.
‘Kutunenak 2017’ gida kaleratuko dute, laster, gomendiko hauekin eta beste askorekin.
Erabiltzaileen artean osatutako gida
«Gida honetan jasotzen ditugu erabiltzaileek urte osoan (2017) irakurritakoaren artean gomendagarriena iruditu zaiena, eta ez du zertan izan behar azkeneko nobedadea», azaldu dute. Hortaz, «hau ez da 2017an argitaratutakoaren artean ‘onena’ edo ‘aipagarriena’, irakurtzea gustoko duena jendeak gomendatzen duena, baizik», nabarmendu dute.
Aipatutako erabiltzaileek gomendatzean hainbat arrazoi eman dituzte: hausnarketa bultzatzen dutelako, atseginak direlako, ahaztu ezin dugun gertakizunen bat kontatzen duelako...
Hernaniko bi
Aurten, gomendioen artean, hernaniar baten eta Hernanin bizi den beste baten tituluak daude, horiek dira: Kattalin Miner eta Antonio Casado Da Rocha.
GOMENDIOAK
- Alexis Zorbaren hitzak eta egintzak. Nikos Kazantzakis; itzulpena: Luis Berrizbeitia. Elkar
- Bihotz handiegia. Eider Rodriguez. Susa
- Bull Mountain. Brian Panovich. Siruela.
- Una casa en Walden y otros ensayos sobre Thoreau y cultura contemporánea. Antonio Casado da Rocha. Pepitas de calabaza.
- La mirada de los peces. Sergio del Molino. Random House.
- Nola heldu naiz ni honaino. Kattalin Miner. Elkar.
- Nomada. Aitziber Etxeberria. Erein.
- Los refugios de la memoria. J.L. Cancho. Papeles mínimos.
- La última posada. Imre Kertész. Acantilado.