Bazkide kanpaina martxan, batzarraren ondoren

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 20a, 01:00

Lizeaga auzoko Gibelalde elkarteak urteko batzar orokorra deitu du urtarrilaren 30erako, 19:30etan, Larramendi kaleko 11 zenbakian dau­kan bulegoan. Horrez gain, jakinarazi du bazkide egiteko edo bazkide izaera berritzeko kanpaina otsailean hasiko duela; otsailaren 6 eta 13an egin ahal izango da hori, 19:00etatik 20:00etara bulegoan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!