Miramongo hurrengo Matinée saioan, Ainara Ortega eta Iñaki Salvador

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 20a, 01:00

Irailean eman zion hasiera Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Miramongo larunbatetako Matinée kontzertu zikloari, eta horietako batean kantuan ariko da Ainara Ortega abeslari hernaniarra. Hain zuzen, datorren larunbatean, hilaren 27an kantatuko du, goizeko 11:00etan hasita, Iñaki Salvador piano-jole ezagunarekin batean. Ortegak eszenatokian pasa dituen ia bi hamarkaden atzerabegirakoa egingo dute. Sarrerak salgai daude EOSen webgunean, 7 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!