Hernani Ezagutuz egitasmoaren barruan, hernaniar askorentzat aski ezaguna den mendi-buelta egiteko proposamena luzatu du Mendiriz Mendik, biharko. Goizeko 09:00etan Plazan elkartu eta Santa Barbarara, Lasarterekin muga egiten duten bideetatik pasata joango dira, 3 ordutan 7 km-tako buelta egitera. Deialdia irekia da.