Xalaparta elkarteak jakinarazi du 2018ko batzarrean erabaki duela, «elkarteko bazkide den Maialen Lujanbio Euskal Herriko bertsolari txapelduna Hernaniar Bikain izendatzea».
Izendapen hau bi urtean behin ematen dio elkarteak, ohore hori merezi duela iruditzen zaionari.
Ekitaldia, ekainean
Urteurreneko bazkariarekin batean, San Joanen aurretik egiten du normalean elkarteak, ekitaldi hau. Aurtengoa, ekainaren 16an egingo da, eta Mikel Aristiren Txalaparta eskultura emango diote.