Kupelak orain jendea zain daude

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 20a, 01:00

Pasa den astelehenean ireki zen txotx denboraldia Gurutzeta sagardotegian eta orain kupelak jendearen zain daude. Aurtengo sagardoak duen zaporea dastatu daiteke ahoan. Egoitz Zapianek nabarmendu zuen «orekatua» izango dela sagardoa. «Aurreko urteetan baino ko­lore argiagoa duen sagardoa da». 

25garren urteurreneko txotx irekiera ekitaldia
Ekitaldia berezia izan zen 25garren urteurrena ospatzen baitzen eta urte guzti horietan protagonista izan ziren per­tsonai ezagun guztiak gonbidatu ziren. Eta noski, aurtengo prota­gonista; Alberto Iñurrategi mendi­zalea.  Dantzak, musika sagarrondo landaketa, oroi­ga­rriak, komunikabide ugari... baina «Gure Sagardo Berria» ohiuaren zai denak.

 

Txotx Berri Herrikoia indartzen 

Aurreko urtean lehen aldiz txotx herrikoiaren ibilbidea hasi zen, betiko txotx irekiera entzutetsuari jarraipena emateko. Herritarrek ere parte hartzeko modua bilatu nahi zen eta hortik sortu zuen Udalak sagardogileen lagun­tza­rekin. 
Irekierak herritar guz­tiei zu­zendutako be­rrikun­tzak uztartu nahi zituen betiko ire­kiera era­ku­ndeei soilik bait zegoen bideratua, eta «he­rritar bakoitza da ga­rran­­tzitsua sagardoaren kultu­ra­­ren transmisioan eta susta­pe­nean» zioten Udaletik. 
Beraz, aurten jarraipena izan du bigarren urtez Txo­tx Berri He­rri­koiak, Mur­gia Jau­regian, Astigarra­ga­ko sa­­­gar­dotegi eta sagar­do­gile ez­berdine­kin. Udaleko ordezkariek ere parte hartu zuten.
2018ko berrikuntza be­rriz, taber­na­rien parte hartzea izan zen. Astiga­rragako tabernek sagardo berria eskaini zuten arratsaldean zehar.

Pintxo eta sagardo dastaketa
Hasteko familientzako bakailo tortila tailerra egon zen bi txandetan. Ondoren eta bi ordu luzez, txotx herrikoia antolatu zen Murgia Jauregian. Herri­ta­rrei irekitako pintxo eta sagardo dastaketaz gozatu zuten haur, gazte, heldu eta adinekoek Nor­ber­to Almandoz Musika Eskolako trikitilariek girotuta. Dastaketa amaitu baino lehen argazki herrikoia atera zen.    

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!