Zer da zure lanean plazer gehien ematen dizuna?
Jendea.
Zein da erlazio osasuntsu baterako koktelik onena?
Bien arteko errespetua eta gar-dentasuna.
Nola ikusten dira ligatze saiakerak barraren atzetik?
Gauez penagarriak, egunez su-tilak.
Zenbat azukre botatzen diozu bizitzari?
Azukrerik ez, bizitza den bezela ikustea nahiago.
Harremanak eraikitzeko, barra barruan edo kanpoan?
Nere bikotea eta biok barra ba-rruan lanean geundela ezagutu ginen.
Euskaraz ere ikasten ari zara, hainbeste hizkuntza artean jolaserako hitzen bat?
Hitza baino barrea da garran-tzitsuena, umorea, horrek edo-zein herrialdetan balio du.
Nola eragiten du aitatasunak bikote harremanean?
Salto handia da, asko lotzen duen arren, bikotearekin ego-teko denbora murrizten du.
Maitasuna txupito gogorretan edo poteoan xuabe xuabe?
Txupito gogorretan.
Zerekin mozkortuko zinake gustora?
Nobedadearekin, beti persona, toki… berriak ezagutzen ibiltzea ikaragarri gustatzen zait.
Bizitza taberna bat balitz, zer botako zenuke bertatik?
Erosotasunean erortzera gara-matzaten aulkiak. Txispa man-tendu behar da bizitzan.
PLAZERREN PUTZUA
Edari afrodisiako bat
Tequila gold laranja eta kane-larekin.
Pintxo erotiko bat
Foie mangoarekin.
Plan erromantiko bat
Gustuko duzun pertsonarekin egotea, non ez du axola.
Pilak kargatzen dizkizun zerbait
Gimnasiora joatea goizetan.
Zintzilik duzun desio bat
Nere anaiarekin Kubara joatea.
Izotzak urtzeko moduko zerbait?
Goizean goiz edo etxera bueltan nire umeen aurpegiak ikustea.
Tabernan erosoen zauden tokia?
Sukaldea, bertatik dena erra-zago bigilatzen da, toki estra-tegikoa da.
SEX-ESALDIA BUKATU...
Desioaren etsaia da...?
Kontzientzia.
Irrika pizten du...?
Taberna isteko uneak.
Tatxan! Eta orduan...
Munduan goserik ez dago eta ni argalagoa naiz.
10 urte barru...
Familia handitu eta nire negozioa izateaz gain, umeak koxkortuagoak egongo dira eta bikotearekin denbora gehiago pasako dut.
SASIGALDERA
Bezero batek armairutik ateratzeko edota askatzeko laguntza behar duela esango balizu, zer esango zenioke?
Bera den bezela izan dadila, ez pentsatzeko gehiegi, bera ondo badago aurrera egiteko, babes osoa emango nioke eta aparte laguntza behar badu, Plax! era joateko.