Itzulpen maleta, «ekitaldiak arintzeko eta euskera normalizatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 21a, 01:00

Udaleko Euskara Zerbitzuak itzulpen maleta bat dauka, herritarren eta elkarteen eskura jartzen duena. 2017an izan dituen erabilera datuak ezagutzera eman ditu, eta «erabiltzaileen balorazioa oso baikorra» izan dela azpimarratu du; «2017an 40 eskaera egin dituzte». 

«Praktikoa eta erabilgarria»
Maleta herriko elkarteek edo­ta herritik kanpokoek erabili dutela nabarmendu du Uda­lak: Legorretako Udalak... Oro­korrean, «erraza, praktikoa eta erabilgarria» dela nabarmendu dute, eta bi puntu azpimarratu dituzte: «aurkezpen edo bilera hizkuntza bakarrean egiteak ekitaldia arintzen du, eta bestetik, hizkuntza normalizatzeko aurrerapen haundia da».

Eskaerak egiteko aukera
Maletak 29 aurikular, eta hizlari eta itzultzailearentzat aho­tsa emititzeko eta mikro bana dauzka. Erabili nahi izanez gero, Euskara Zerbitzua­re­kin jarri behar da harremanetan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!