Asko daukate jokoan gaurkoan aurrez aurre ariko diren bi errugbi taldeek. Hernani azken bigarren postuan dago sailkapenean, eta La Vila, bat beherago, azken aurrenekoan. Lehia bizia izango da eguerdiko 12:00etan, Alacanteko Vilajoyosa herriko El Pantano zelaian.
Promozio postuak saihestu nahian
Irabaziz gero, Hernanik salbazioa lortzea gertuago izango du, arrisku haundiagoan erori baino lehen. Galtzailea, ordea, behin behinean behintzat, promozio postuetan geratuko da. Lehia bizia espero da beraz, asko baitago jokoan.