Txotx Berri Herrikoia Murgia Jauregian, astelehen arratsaldez

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 13a, 01:00

Sagardoaren Lurraldeak an­tolatuta, astelehenean, ur­ta­rrilaren 15ean, 25garren Sa­gar­do Berriaren Eguna 2018 ospatuko da 2018ko txotx den­­­bo­raldiari hasiera emate­ko Gu­ru­tzeta sagardotegian. Aur­tengo gonbi­datua Al­berto Iñu­rrategi mendiza­lea izan­go da.
Baina egun horretan bada beste ekitaldi bat irekieraren ba­­­rruan kokatuta eta astigar­tarren­­tzat berezia dena oso. Ekitaldia herritarrei zabaletzeko asmoz Txotx Berri Herri­koia antolatzen da.
Arratsaldean ospatuko da Astigarragako Murgia Jau­re­gian. Hasteko familientzako bakailo tortila tailerra egongo da bi txandetan: lehenengoa 17:00etan eta bigarrena 17:45etan. Jarduera hauetan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da: 943 550 575.
19:30etatik 22:00etara txotx herrikoia antolatu da. Herri­ta­rrei irekitako pintxo eta sagardo dastaketa egongo da Nor­ber­to Almandoz Musika Eskolako trikitilariek girotuta (tiketak sarre­ran banatuko dira). 20:45­etan argazki herrikoia aterako da eta bestalde, Astigarragako tabernek sagardo berria eskainiko dute. 

Gurutzeta sagardotegian ­protagonista guztiak. 
25garren edi­zioa izanik, au­rreko urte­etako protago­nista guztiak gonbidatu dira txotx irekiera ospatzera. Pertsonai ospetsu ugari egongo dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!