Bazkide berriak apuntatzeko epea, zabalik

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 20a, 01:00

Epea zabaldu du Umore Ona elkarteak, bazkide berriak apuntatzeko. Interesa daukatenek, urtarrilaren 31ra arte daukate aukera, elkartean bertan. Horretarako, bi bazkideren babesa beharko du bazkide berri bakoitzak. 25 urtetik gorakoek, 510 euro ordainduko dituzte: dena kolpetik, edo hasieran 70 euro eta 40 euroko beste 11 kuota. 25 urtetik beherakoek, aldiz, 300 euro ordainduko dituzte, kolpetik edo 25 euroko 12 kuotatan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!