Egun grixean dizdira, txinparta berriak

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 20a, 01:00

Urtarrilaren 13an, larunbatarekin, hasi zen txotx denboraldi berria, Hernanin. Ez zen egunik argitsuena izan, lainotuta ageri zen zerua; baina euririk ez eta ospatzekorik bai, berehala hasi zen giroa pizten Kaxkoan.
Sagardogintzara gerturatu zituen herri­tarrak, kirikoketa erakustaldiak, ezagu­tze­ra emanez nola egiten den sagardoa, Lesakan. Baina musika eta kanturik ere ez zen falta izan: trikitilariek jarri zituzten hotsak, txokoz txoko; eta Kalez Kale Kantarikoek ahotsak, Plaza Berritik Plazara.
Baina 13:00etarako, Plaza hartu zuten txoko bakar, irekiera ekitaldirako. Zaporeak proiektua omendu, Wukrori eta Greziako errefuxiatuei elkartasun hitzak helarazi, eta aurreneko kupela ireki zuten. Hortik aurrera, sagardo berriaren txinparta dizdiratsuak hartu zuen protagonismoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!