120.000 euroko bigarren saria, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 14a, 01:00

Larunbateko loteriako bigarren saria, 120.000 eurokoa, egokitu da Hernanin; Latsunbe auzoko administrazioan, hain zuzen. Aurreneko zenbaki saritua, 58.816 izan zen, eta 600.000 egokitu zitzaizkion. Hernanin egokitutako bigarren saria, berriz, 87.966 zenbakiak irabazi du, eta 120.000 euroak banatu dira Latsunbeko administrazioan eta Linares, Lleida, Madril, Malaga eta Vigon.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!