Berriak elkartea, 25 urte betetzen

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 10a, 01:00

Urte berezia izango du aurtengoa Berriak elkarteak, 25 urte betetzen baititu. 

Hori horrela, Udalaren eta Berriak elkartearen arteko elkarlana sendotu eta urteu­rre­naren inguruan antola­tu­ta­ko ekintzen berri eman zuten atzo Luis Intxauspe Hernaniko alkateak, Mertxe Jimenez, Berriak elkarteko ordezkariak eta Maider Zu­laika, Beterriko merka­ta­ri­tza bulegoko teknikariak.

«Merkataritza, kontsumo eta bizi eredu baten adierazgarri», Berriak
Intxauspek azaldu zuen «ko­mer­tzio txikia Hernanin ga­rran­­tzitsua» dela, eta «horren oinarri da Berriak, Hernaniko Merkatari eta Ostalarien El­karteak ordezkatzen duena».

Hori horrela, Udalaren eta Berriaken arteko elkarlana azpimarratu zuen, Txotx Ma­ha­ian, Bakailao Astea an­to­­la­tzen, «herriko komertzioa sus­tatzeko elkarlanetik sor­tu­tako Hernani Txartela» bultzatzen...
Azken batean, adierazi zu­en «erreferente bat» dela Be­rri­ak elkartea, adierazten du­e­na­ga­tik. «Merkataritza, kon­tsu­mo eta bizi eredu baten adie­raz­ga­rri da: bertakoa, kon­fian­tzaz­koa, jasan­garria­goa, kalitatez­koa... Aberasta­sun lokala sor­tzen du. Her­na­nia­rrek sortu­ta­ko komer­tzio eredua da, eta her­na­niarren­tzat egiten du lan».

«Herri bizi baten alde», lanean
Berriakeko ordezka­ri­ak, Mer­txe Jimenezek, berriz, azal­du zuen nola aldatu den Her­nani, duela 25  urtetatik ho­na. «Ko­mertzio  gutxiago ze­­­goen or­du­an. Herri in­dus­tria­lagoa zen. Egun, be­rriz, zerbitzu gehiago dago».

Guztira, 200 bat komertzio dira, eta 94 bat dira elkarteko kide. Hori horrela, parte har­tze­ko deia luzatzeko ere apro­be­txatu zuten, Berriaketik. «He­rri bizi baten alde egiten du­gu lan, komertziorik gabe­ko herria, herri hila baita. Zen­tzu horretan, ahol­ku­la­ri­tza zerbitzua ematen diegu baz­kide guztiei, eta komertzio guz­tiei ahotsa ematen saia­tzen gara, bazkide direnen­tzat eta ez direnentzat onura­ga­rriak diren ekintzak anto­la­tzen». Azpimarratu zuen ateak zabalik dituztela, komertzio berriak hartzeko.

«Hernani Txartelarekin erosketa egiten den momentuan bertan aplikatzen da %3ko deskontua; %2koa, gasolindegian. Eta herriko beste zerbitzuetan erabiltzeko ere balio du»

Zozketak, urteurren festa eta Gabonetako argiak
Aipatutako ekintza horiei da­go­kienez, urte osoan zehar anto­latzen ditu Berriak el­kar­teak hainbat ekitaldi: Erre­ge­tako kabalgata, Inauterietako balkoi lehiaketa, Stock azoka, San Joanetako pultserak ate­ra­tzea, tabernen uztaileko ka­xuelita eskaintza, urriko Ba­kailao Astea edota azaroko Ostiral Beltza, besteak beste.

Baina 25garren urteurre­na­ren bueltan, gehiago ere izan­go dira. «Normalean arro­petan gehiago egiten di­tu­gunez, aurtengoan elika­ga­ien inguruko kanpaina egin­go dugu, bertan erosteagatik bezeroei eskerrak emateko, eta bazkideak indartzeko. Horrekin lotuta, sentsibi­li­zazio kanpaina eta elika­ga­ie­tan zozketak egin ditugu». 

Bestalde, urteurren festa ekainean egingo dutela au­rreratu zuten, baina ez zuten xehetasun gehiago eman nahi izan, oraingoz, sorpresa mantentzeko.

Azkenik, Gabonei begira ere, berrikuntzaren bat pres­ta­tzen ari dira. «Umeentzako parkea jartzeko aukera azter­tzen ari gara, eta Udalarekin adostu nahi dugu, Gabone­ta­ko argiak jartzea». Bestalde, Her­nani Txartela indartzen se­gitzeko asmoa ere azaldu zuten.  

Hernani Txartela, eskura
Azkenik, berria ez bada ere, Hernani Txartelaren garran­tzia azpimarratu nahi izan zuten. «Gipuzkoan aurrene­koa izan zen. Edozein kreditu txartel be­za­la erabili daiteke, kontu korrontea edozein ban­kutan edukita ere. Erosketan egiten diren momentuan bertan apli­ka­­tzen da %3ko des­kontua; %2koa gasolin­de­gi­an. Eta he­rri­ko beste zer­bi­tzu­etan era­bil­tze­ko ba­lio du: kiroldegian, libu­ru­te­gian... Agian ez dugu jakin adierazten zenbat abantaila di­tuen». Dendetan lortu daiteke. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!