Hilero saio bat, zineaz euskeraz eta debalde gozatu ahal izateko

Kronika - Erredakzioa 2018ko urt. 20a, 01:00

Lehenago ere antolatu du Do­be­ra Euskara Elkarteak, Zi­nea Eus­karaz! saiorik. Hilabete ba­ka­rrean, hiru astetan segidan pantaila haundian pelikula bat euskeraz eta debalde ikus­teko aukera eman izan du. Aur­ten, ordea, hilero emango du aukera, hileko azken oste­gunero.

Hasteko, ‘Igelak’
Aurreneko saioa datorren as­tean, hilaren 25ean izango da; 18:30etan, Sandiusterrin, Patxo Telleriak zuzendutako Igelak ikusi ahal izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!