Mundarrok asteburu honetan Donostian jokatuko du bigarren itzuliko bigarren partidua. Santo Tomas Lizeoa dute aurkari eta bihar jokatuko da, 19:30etan. Ez da ez ordu eta ez egunik ohikoena, baina kontutan hartu behar da gaur San Sebastian eguna dela eta Donostiako taldeek atzeratu egin dituzte beraien norgehiagokak. Santo Tomas Lizeoa Mundarroren aurkari zuzena da sailkapenean puntu bat gehiago baitu. Irabazi ezkero sailkapenean postuak irabaziko lituztekete astigartarrek.