EGUN garrantzitsua dute biharkoa Urko Semperena eta Jaime Romerok. Bihar, 10:00etan, amaitzen da Antonio Elortza belodromoan Bio Racer Oiartzun Bike saria, 9garren jardunaldiarekin, eta azken saio honetara irabazteko aukerekin iritsi dira.
Batez ere Urko Semperena Open mailan. Lehendabizi doa sei puntuko aldearekin Igor Arrutirekiko. Jaime Romero 3garren dago sailkapenean eta Asier Pozo eta Haritz Sein 14 eta bost puntura daude. Telmo Semperena juniorretan seigarren dago eta zaila du podiumera iristea. Bere helburua bost lehendabiziko postuetan geratzea da.
Espaniako Txapelketan zorterik ez Urkok
Pasa den asteburuan Jaime Romero eta Urko Semperena Madrilen aritu ziren eta bigarrenak ez zuen zorte haundirik izan, gaixo zegoen eta hala nola amaitu zuen Espainiako Omnium Txapelketa.
Pista denboraldiko helburu nagusiena zen, baina gaixotuta eta sukarra medio normalean atzean uzten dituen aurkariak ezin zituen jarraitu. Bihar saiatuko da arantza ateratzen.
Romero pozik zegoen Espainiako Kopan eginikoarekin. Ez zuen frogarik irabazi baina lehian ibili zen. Telmo Semperena Donostian aritu zen Bio Racer sarian.