PASAIA eta Lurraldea. Hausnarketa bat plangintzaren eskutik izeneko lehenengo jardunaldia 2018ko urtarrilaren 26an, ostiralean garatuko da, 10:00etatik 20:00etara, Murgiako Jauregian. Landarbaso eta Santiagomendiren inguruan ariko dira.
Astigarragako Udala, Fundicot-Lurralde Antolamenduaren Profesioarteko Elkarteak eta EHUaren Lurralde On Izeneko taldeak antolatzen dute. Aurkezpen ekitaldian egon ziren Raoul Servert Fundicoteko lehendakari ordea, Zorione Etxezarraga alkatea eta Peio Lozano, EHUko ordezkaria.