Biharko utzi ditu futbol saileko CD Hernanik aurreneko taldeen norgehiagokak, San Sebastian eguna dela-eta. Horrexegatik, bihar jokatuko du Emakumezkoen Euskal Ligako taldeak, baita Mutilen Ohorezko Erregionalekoak ere. Mutilek jokatuko dute aurrena, arratsaldeko 16:30etan hasita, Aretxabaletaren aurka. Eta ondoren zelaieratuko dira neskak, bi ordu beranduago, arratsaldeko 18:30etan. Azken hauek Bizkerre izango dute aurkari.