Aurreko igandean egin zuten Taldekako Txapelketako aurreneko tiraldia, Floridan, eta bigarrena bihar izango da Olaberrian, goizeko 09:00etan hasita. Indartsu dijoaz Goierrira hernaniar eta ereñotzuarrak, aurreko asteko tiraldian nabarmenduta. Aurreneko sailkatuen artean berdinketa izan zen 48 punturekin, Ereñotzuko Ur Mia elkarteko Ibon Miner eta Benito Loitegiren artean; ondoren izan zen Elur Txoriko Fernando Gallego; jarraian geratu zen Imanol Iruretagoiena; eta azkenik, Jokin Izagirre.